Joseba Sarrionandia, hemen eta han & Atabala eta euria

maiatza
03
osteguna
19:00
2018

Gaurkoan Joseba Sarrionandia (Iurreta 1958) izango da protagonista nagusia, bere lanari eta bizitzari buruzko saio bikoitzarekin.

Alde batetik, Egoitz Diaz Ibargoitiak 2017ko Gazte Sortzaileak Beka irabazi ostean osatutako ikus-entzunezkoa proiektatuko da. Egoitzek Joseba Sarrionandia idazlearen “Atabala eta euria” ipuinean oinarritu du bere lana.

“”Atabala eta Euria” istorio fantastiko bat da non amona baten eta bere bilobaren arteko erlazioa azaltzen zaigun. Amonak atabal zahar bat oparitzen dio umeari, familian urteak eta urteak egon den atabala. Gizagaixoak kanpoan jolastu nahi du atabalarekin, naturan; eta bere amonaren debekuari muzin eginda, etxetik ateratzen da eta basoan barruratzen…”

Beste aldetik, Peru Magdalena idazleak eta Pello Salaberria bideo-sortzaileak zuzendutako “Joseba Sarrionandia, hemen eta han” dokumentala emango da.

“Idazlearen biografiaren zenbait garai jasotzen ditu dokumentalak, bere inguruko lagun, kide eta artisten eskutik. Kubako bere ikasleak agertzen diren momentua oso emotiboa da”

Ikus-entzunezkoak ikusi ondoren solasaldia izango da: Egoitz Diazek eta Peru Magdalenak beren lanen sortze-prozesuei eta Joseba Sarrionandiaren lanari buruz hitz egingo dute.