[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Inpro-Komeryak Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Ismael Pereira

iraila
17
osteguna
20:00
2020
Falerina

Irri Barra Gauak jaialdiko azken saioa izango da hau, hirugarrena. Ainhoa Aierbe, Tessa Andonegi eta Alazne Etxeberriarekin barre egin ondoren, hiru gizonezkoen txanda izango da iraileko egun honetan.

Gurekin izango ditugu Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Ismael Pereira iraileko saioan, umorezko bat-bateko saioa aurkezten.

Sinopsia:

Proposamen berri, berritzaile eta beharrezko batekin datoz hiru aktoreak. Hori asko esatea dela pentsatuko du batek baino gehiagok, baina haiek horrela ikusten dute argi eta garbi, eta horren aldeko apustua egin dute.

Izenburuan bertan igarri daitekeenez  INPROBISAZIO ikuskizun bat da eta UMOREZKOA, “komeryak” hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira  berriak, badakigu. Berria dena euskera hutsez aurkeztea da. Euskal Umorearen barruan ez dago horrelakorik, eta gure uste apalean ezusteko bikaina izango da Euskal ikusleentzat.

Baditugu ahozko inprobisatzaileak, onak eta ugariak, eta ezagun da nola erantzuten duen jendeak horien aurrean, lau urtero BEC delakoa bete beteta egotea horren adierazle.

Bada imajina ezazue inprobisazio antzerki saio batekin!

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortu egin dira.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.