Ilustrazioek hitz egiten dutenean

apirila
23
igandea
19:00
2017

saski-naski_apirilaSaski Naski sorkuntza artistikoen otzara zikloaren hirugarren ikuskizunak ilustrazioak ditu protagonista.

Liburuaren Nazioarteko Eguna aitzaki, letretara, literaturara eta liburuetako ilustrazioetara egingo dugu salto. Galtzagorri haur eta gazte literaturako elkartearekin elkarlanean eta Mikel Ayerbe koordinatzaile lanetan, Ilustrazioek hitz egiten dutenean zuzeneko emanaldia izango da hiru ilustratzailerekin, hirurak emakumeak: Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Helena Azkarragaurizar.

Galtzagorri Haur eta Gazte literaturako (HGL) elkarteak betidanik nabarmendu duen bezala, euskal HGL ezin da ulertu ilustratzaileen paperik gabe eta hori dela eta, urte dezente daramatza  ilustratzaileen lana ere, gutxienez, idazleen zereginaren pare jartzen.

Izan ere, euskal ilustratzaileen kalitatea ikaragarria da eta ilustrazioaren, alfabetizazio bisualaren eta ikus-entzunezkoen pedagogia gero eta garrantzitsuagoa dela kontuan izanda, halako emanaldiek balioa ematen diote ilustrazioaren munduari, ilustratzaileei eurei gutxitan eskaintzen zaien aukera izateaz gain.

Ikuskizunean, ilustratzaile bakoitzak duen marrazketarako baliabideak edota teknikak  agerian jarriko dira. Kontzertu batean musika nola, ilustrazioaren emaitzak (buruturiko marrazki sortak) bezainbesteko garrantzia izango du sorkuntza prozesuak edota ilustrazioen bilakaerak.

  • Irudiak: Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Helena Azkarragaurizar
  • Testuak: Iñigo Astiz
  • Hizlaria: Mikel Ayerbe (Galtzagorri elkartea)

helenaElena Odriozola (Donostia, 1967), Euskal Herriko nahiz atzerriko argitalpenetarako lan ugari egindakoa da. Euskal Herrian nahiz nazioartean hainbat sari eskuratu ditu, hala nola Euskadi Saria ilustrazio arloan (2009 eta 2013), Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala (2015) eta Bratislavako Ilustrazioen Nazioarteko Biurtekoko Urrezko Sagarra (2015).

Maite Gurrutxaga  (Amezketa 1983) euskal ilustratzailea da. Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta Bartzelonan, eta pinturan espezializatu ondoren, autoedizioko eta ilustrazioko ikasketak burutu zituen Bartzelonako Escola de Donna zentroan. Berak dioenez, ilustrazioa ez da dekorazio soila, hori baino gehiago da. Ilustrazioa irakurtzen denaren gainean egindako hausnarketa dela azpimarratzen du, eta gogoeta hori nork egiten duenaren arabera, emaitza zeharo ezberdina izango dela.

Helena Azkarragaurizar (Arrasate 1992). Arte ikasketak Bilbo eta Mexico DF artean egin ditu. Egun Arrasaten burutzen du bere praktika eta baita ikasketa osagarriak ere. Azken aldian autoargitalpenean eta fanzineen giroan dihardu lanean bere material grafikoarekin. Bere marrazkien abiapuntua saski-naski-logoaeta helmuga egunerokotasunetik ateratako bizipenak dira, propioak eta ezezagunenak eta paperean biltzen ditu isolatze erregistro bat egiteko.

Saski Naski sorkuntza artistikoen otzara zikloak Euskal Herrian sortzen diren euskarazko ikuskizun ezberdinen erakusleihoa izan nahi du. Hilean behin egingo da igande arratsaldetan. Batez ere, literatura, antzerkia, dantza, irudiak eta musika uztartzen dituzten ikuskizunak izango ditu ardatz, baina ez dizkio ateak ixten beste mota batzuetako proposamenei, beti ere Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroan egingarriak badira.