Ilunabarrean dantzan Scottish

urria
09
Ostirala
19:30
2015

ilunabarreandantzan_webEuropako eta Euskal Herriko dantzak eta musika zuzenean eskaintzen dizkigu Ilunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen plaza izeneko zikloak. Jauziak, scottish, fandangoa, mazurka, arin-arina, bourrée… Balfolk eta euskal musika eta dantzak ikasi, praktikatu eta gozatzeko aukera ezinhobea hilean behin, ostiral arratsaldetan.

Saio bakoitza bi partetan antolatuta dago. Hasieran Balfolk ikastaroa egingo da eta bertan Europako dantza bat irakatsiko da. Ostean dantzaldia egingo da ikasitakoa praktikan jartzeko eta euskal dantzak ere dantzatuko dira.

Gaurkoan zikloa aurkeztu eta  Scottish (Bavaria-Alemania) ikastaroa egingo da.ilunabarrean dantzan_egitaraua_web

XIX. mendearen erdialdera Bohemian sortutako bikote dantza da Scottish-a. Azkar zabaldu zen beste lurraldetara eta gaur egun dantzaren aldaera desberdinak topatu daitezke munduan zehar: Argentinan “chotis” eta “chamamé”, Brasilen “xote”, Finlandian “jenkka”, Espainian “chotis” edo Portugalen “choutiça” esate baterako. Nahiz eta izenak kontrakoa iradoki, dantza honek ez du jatorri eskoziarrik.

Ikastaroaren osteko dantzaldian ikasitakoa praktikan jarri eta euskal dantzak dantzatuko dira. Sarrera librea da.

…jalgi hadi dantzara!

Azaroaren 13an Mazurka (Mazovia – Polonia) ikastaroa egingo da eta abenduaren 11n Bourrée (Auvergne – Frantzia) lantegia.

Zer da balfolk-a? Europako lurralde ezberdinetako folk dantza tradizionalak eta zuzeneko musika uztartzen dituen saioa. Balfolk mugimendua Frantzian hasi zen 70. hamarkadan, baina gaur egun, Frantziaz gain, Belgika, Suitza, Italia, Alemania, edo Holanda bezalako lurraldeetan ere oso zabalduta dago. Belgikan esaterako, astebururo dago balfolk-a dantzatzeko aukera.

Balfolk-ean dantzarekin gozatu eta ondo pasatzeak aurre hartzen dio dantzaren funts historikoari, jatorrizko pausuak xehetasun guztiekin dantzatzea ez da hain garrantzitsua, era honetan inprobisazioari lekua handiagoa eginez. ilunabarrean dantzanEra berean, musikariek, kantu tradizionalak jotzeaz gain, euren konposizio propioak edo melodia modernoagoak jotzeko aukera daukate.

Balfolk batean, musikari talde batek zuzeneko musika jotzen duen bitartean, publikoa pistan dago dantzan. Taldekako dantzak bikotekako dantzekin tartekatzen dira. Dantza hauek nahiko oinarri erraza daukate, jendearen parte hartzea erraztuz, edozein delarik dantzariaren maila. Balfolk-aren aurretik, normalean dantza ikastaro bat egoten da hasiberri edo erdi mailako dantzariei zuzendua.