Ilunabarrean dantzan Bourrée

abendua
11
ostirala
20:00
2015

ilunabarreandantzan_webEuropako eta Euskal Herriko dantzak eta musika zuzenean eskaintzen dizkigu Ilunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen plaza izeneko zikloak. Jauziak, scottish, fandangoa, mazurca, arin-arina, bourrée… Balfolk eta euskal musika eta dantzak ikasi, praktikatu eta gozatzeko aukera ezinhobea hilean behin, ostiral arratsaldetan.

Saio bakoitza bi partetan antolatuta dago. Hasieran Balfolk ikastaroa egingo da eta bertan Europako dantza bat irakatsiko da. Ostean dantzaldia egingo da ikasitakoa praktikan jartzeko eta euskal dantzak ere dantzatuko dira.

ilunabarrean dantzan_egitaraua_webGaurkoan  Bourrée dantza irakatsiko da, Frantziako Auvergne eskualdeko XVI. mendeko dantza energikoa. Hasiera baten, Frantziako gorteetako dantza zen.  XVII. mendean hainbat opera eta ballet-etan agertzen da. Mende berdinean aipatzen da lehen aldiz dantza herrikoia bezala. Erritmo binario zein tertziarioko bourrée-ak daude, bikoteka, launaka zein taldeka dantzatzeko.

Ikastaroaren osteko dantzaldian ikasitakoa praktikan jarriko da eta euskal dantzak dantzatuko dira.

…jalgi hadi dantzara!

Zer da balfolk-a? Europako lurralde ezberdinetako folk dantza tradizionalak eta zuzeneko musika uztartzen dituen saioa. Balfolk mugimendua Frantzian hasi zen 70. hamarkadan, baina gaur egun, Frantziaz gain, Belgika, Suitza, Italia, Alemania, edo Holanda bezalako lurraldeetan ere oso zabalduta dago. Belgikan esaterako, astebururo dago balfolk-a dantzatzeko aukera.

ilunabarrean dantzanBalfolk-ean dantzarekin gozatu eta ondo pasatzeak aurre hartzen dio dantzaren funts historikoari, jatorrizko pausuak xehetasun guztiekin dantzatzea ez da hain garrantzitsua, era honetan inprobisazioari lekua handiagoa eginez. Era berean, musikariek, kantu tradizionalak jotzeaz gain, euren konposizio propioak edo melodia modernoagoak jotzeko aukera daukate.

Balfolk batean, musikari talde batek zuzeneko musika jotzen duen bitartean, publikoa pistan dago dantzan. Taldekako dantzak bikotekako dantzekin tartekatzen dira. Dantza hauek nahiko oinarri erraza daukate, jendearen parte hartzea erraztuz, edozein delarik dantzariaren maila. Balfolk-aren aurretik, normalean dantza ikastaro bat egoten da hasiberri edo erdi mailako dantzariei zuzendua.