Iker Lauroba Udazkena

urria
24
osteguna
19:30
2019
Falerina Taberna

Utikan eta Hamaika Bide taldeetan aritu ondoren, 2004an Haritz anaiarekin batera Lauroba musika taldea sortu zuen. Taldearekin arrakasta handia izan zuten eta disko ugari atera zituzten.

2015. urtean bakarkako disko bat ateratzera animatu zen, Zeru tolesgarria izenekoa. Harkaitz Canoren letrak musikatu zituen eta hogei musikaritik gora izan zituen bidelagun proiektu honetan. 2017an bigarren diskoa kaleratu zuen, Nire gotorlekutik izenekoa eta 2018an bere azken lana atera zuen: Udazkena.

Iker Lauroba “Udazkena” izeneko bere azken diskoa aurkeztera dator eta berarekin batera ekarriko ditu beste urtaroak, Olaia Inziarte, Leire Letu eta Urbil Artola. Disko horretako abestiez gain, aurreko bi diskoetako abestiak birmoldatuko dituzte, folk kutsua emanez. Pianoa, Lap-steel, gitarra, ukelelea… bezalako  hainbat instrumentu baliatuko dituzte lan horretarako. 

Kontzertua Eskilarapeko Soinuak egitarauan barruko bigarrena izango da, urriaren 24an.