Nawatera

azaroa
18
asteazkena
19:00
2015

hitzadinamintzo-azaroa_webHitz adina mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Hilero hizkuntza gutxitu bat hurbilduko digu, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak egingo dira eta hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturalak eskainiko dira. Ikusi Hitz adina mintzoren bloga: hemen

Gaurkoan nawaterara hurbilduko gara El Salvadorreko pipilek hitz egiten duten hizkuntza. Mexikoko náhuatl-arekin erlazionatutako hizkuntza da.

Alan KingAlan King (Lancashire, Ingalaterra, 1954) hizkuntzalari, itzultzaile eta euskalariaren eskutik begiratuko dugu El Salvadorrerantz. Londreseko Unibertsitatean euskararen inguruan egindako tesiarengatik linguistikan doktore, Kalifornian hainbat urte eman zituen Euskal Herrira etorri aurretik. Ordutik bertan bizi da nahiz eta tarteka Katalunia, Gales eta El Salvadorren ere bizitzen egon den. Azken  honetan nawat hizkuntzaren berreskuratzearen aldeko mugimenduan egin zuen lan. Hizkuntzen zale amorratua, batez ere hizkuntza gutxituen zalea, ikerkuntza itzultzaile lanarekin uztartzen du.

Ostean Tzunhejekat kolektiboaren errealitatea ezagutuko dugu Paula López eta tzunhejekatWerner Hernández kideekin.  Talde honen helburu nagusia nawat-pipilaren berreskuratzean eragin eta hiztunak ikustaraztea da. Kultur kudeaketaren bidez espazioak irekitzen dizkiete entzunak izan nahi duten hiztunei.

Aurkezpena Betolaza aretoan izango da.

Santo Domingo de Guzmango Paula López nawat hiztunaren Nawat kanta:

Bihar azaroak 19 El Tigre y el Venado dokumentala proiektatuko da eta ostean solasaldia egingo da Sergio Sibrián zuzendariarekin (Skype bidez).