Hesirik gabeko kartzela Ghanan Maitane Nieto eta Javier Galapero

urria
16
asteartea
19:00
2018
Pura Vida taberna (Arana)

Gasteiztarrak Arraun the World 2018 argazki-hizki lehiaketako lan irabazleen aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar.

Lau lan irabazleen egileek beren bidaiak irudi bidez kontatuko dituzte.

Lehenengoa Arana auzoko Pura vida tabernan izango da, Gauekoak elkartearekin elkarlanean. Bertan Maitane Nieto eta Javier Galaperok  Ghanara egindako bidaia kontatuko dute.

Egitarau osoa:

  • Urriak 16, 19:00: Hesirik gabeko kartzela Ghanan (Maitane Nieto & Javier Galapero) – Pura Vida taberna (Arana)
  • Urriak 18, 19:00: India harrigarria (Ania Fernandez de Ganboa) – Koxka taberna (Salburua)
  • Urriak 23, 19:00: Kirgizistan: zeruko mendien magalean (Gaizka Untzueta) – Dazz taberna (Alde Zaharra)
  • Urriak 30, 19:00: Namibian basamortua biziz (Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarreta) – Orient Expres taberna (Txagorritxu)
Gauekoak (r)ekin elkarlanean