Hassaniera Garazi Hach Embarek & Nayat Aduh

otsaila
20
asteazkena
19:00
2019
Ortuño aretoa

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 4. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko dizkigu: mapuzugun-a, maoriera, bretoiera, hassaniera, parmera eta lemkera.

Ikasturteko laugarren hizkuntza hassaniera izango da.  Garazi Hach Embarek Irizar  euskaldun-saharauiak  aurkeztuko du hizkuntza. Berarekin batera Nayat Aduh egongo da, gazteen ikuspegia hurbiltzeko.

Parte hartzeko izena eman behar da.

Hassaniera edo Hassānīya (حسانية‎)  Sahara, Algeria, Maroko, Libia, Niger eta Senegalen hitz egiten den arabieraren dialektoa da, 3 millioi  hiztun dituena. Beste dialekto askoren antzera, ahozko hizkuntza da. Antzina bertan hitz egiten ziren berber hizkuntzak ordezkatu ditu hassanierak. Hizkuntzak esparru politikoak diren heinean, edo politika hizkuntzaren bidez gauzatzen delako askotan, oso interesgarria da Sahara eta Marokoren arteko harremanak, batez ere lurralde okupatuetan, hassaniera eta marokoar arabieraren bitartez ulertzea. Era berean, Mauritanian, hassaniera arraza eta inmigrazio egoeraren adierazlea da. 

Garazi Hach Embarek (Madril, 1978) saharar-euskalduna da. Hilabete gutxirekin errefuxiatuen kanpamenduetara joan zen amarekin eta han bizi izan zen 12 urte izan arte. Bi herriak biziki maite eta miresten ditu. Oso zorionekoa sentitzen da bi herri aberats hauetako ondareaz gozatu eta ikasi dezakeelako. Hizkuntza aniztasuna ere eman dit horrek, baita askatasun egarria ere.

Nayat Aduh (Barakaldo, 1999) batxilergoko azken ikasturtea ikasten ari da eta hurrengo urtean politika eta administrazio zientzia ikasi nahi du. Amurrion eta Gasteizen bizi izan da. Bere herrialdeak bizitzen duen egoeragatik beti izan du interesa hizkuntza gutxituengan,  bere aburuz hizkuntza eta kultura herrien armak direlako. Etorkizunean herri gutxituetara bidaiatzea gustatuko litzaioke bertako kulturak aztertzeko.

Aurten lehen aldiz zikloa UEUren eskaintzaren barruan sartu da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 25 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentat etaUPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

  • Hitz Adina Mintzo:

Oihaneder Euskararen Etxeak 2015ean sortu zuen Hitz Adina MintzoBeñat Garaiorekin elkarlanean. Zikloak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu. Bertan hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkezten du. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egiten dira.

  • 2015etik hona aurkeztutako hizkuntzak:

2015etik hona Europako galiziera, asturiera, aragoiera, katalana, galesera, gaskoiera, guernseyera, frisiera, Irlandako gaelera eta kaxubiarra, Amerikako nawatera, quichuera, kaqchikelera, maya yucatekoa, lenkera eta ekialdeko txerokiera , Asiako kurduera eta hokkienera, Afrikako tamazightera eta mundu mailako esperantoa eta zeinu hizkuntzak landu dira (ikusi saioen bideoak).

  • Martxoak 20, asteazkena: Parmera
    • Sara Agnetti fisioterapeuta
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Apirilak 10, asteazkena:Lemkera
    • Jon Mikel Intsausti informatikaria
    • Saio honetan izena emateko hemen