Harriek kontatu didatena Ane Gebara

apirila
13
ostirala
21:00
2018

Harriek kontatu didatena  Ane Gebara ipuin kontalariaren proiektu berria da.

Gazte sortzaileak” bekaren 2017ko deialdiko lan irabazleetako bat da.

Ikuskizunaz gozatzeko GONBIDAPENA behar da eta dagoneeko AGORTU egin dira.

Hona hemen Ane Gebara sortzaileak ikuskizunaz esandakoak:

Ipuinen munduan hasi nintzenetik, mila istorio pasa dira nire esku artean. Baina egun batean konturatu nintzen nire herriko istorioak ez nekizkiela, eta horiek direla gu egiten gaituztenak. Horien bila abiatu naiz, herri, idatzi eta ahots desberdinak ezagutu ditut eta azkenean, Arabatik bidai bat sortu da.

Ipuin-saio honetan herri desberdinetatik pasako gara eta bertan kontatutakoak eta bizitakoak, kontatuko dizkizuet.

Erlaxatu eta zatoz nirekin bidaiatzera!