H-Artzetik, poesia musu zapietan Txakur Gorria eta Peru Galbete

maiatza
09
igandea
19:00
2021
Klaustroa

Argazkia: David Herranz

Joxe Anton Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa eta berrinterpretazio bat egitea da ikuskizun honen helburua. Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez poeta eta bere obra ezagutu, eta gaur egungo galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa bat da. Bilboko Loraldia jaialditik jasotako proposamen batekin ekin zioten proiektuari Txakur Gorria kolektiboko kideek eta Peru Galbete musikariak.

Diziplina ezberdinak elkartzen dituen ordubete inguruko emanaldia da; Artzeren poemen eta beraien errezitaldia, zuzeneko musika, arte plastikoak, ikus-entzunezko proiekzioa… barnebiltzen dituen ikuskizuna da. Artzeren obra guztia bildu, irakurri eta aukeraketa bat egin ondoren, horri forma eman eta eszenaratzeko modua bilatu dute Txakur Gorria kolektiboko kideek.

Taula gainean Peru Galbete Labiano eta Txakur Gorria kolektiboko Ane Labaka Mayoz, Nerea Ibarzabal Salegi, Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga arituko dira.

Ikuskizun hau Poetak Maiatzean jaialdiarekin elkarlanean antolatu da.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.