Gure bizipoza, guztiona Anabel Arraiza eta Joseba Beloki

azaroa
14
osteguna
19:00
2019
Ortuño aretoa

Bizipoza, elkarteen elkartea da. 35 elkartek osatzen dute. Horrez gain, hainbat bazkide eta babesle ekonomiko dituzte, baita boluntario sarea ere.

Bizipozaren helburua argia da: Pertsona guztien eskubideak bermatuko dituen Euskal Herri inklusiboa eraikitzen laguntzea. Izan ere, Bizipoza elkartea osatzen duten haur eta familiek, pertsona horiek guztiek, eguneroko bizimoduan, gainontzekook bezala bizitzeko eskubideak urratuak dituzte

Bizipoza elkarteak bi ezaugarri nagusi ditu:

  • Aniztasuna: Bizipoza era eta kide askotako elkarteek osatzen dute: Gaixotasun larriak dituzten haurren elkarteak, LGTBI kolektiboaren eskubideen aldekoak, haur transexualen eskubideen aldekoak, kultur artekotasuna lantzen dutenak, migratzaileen harrera duina lantzen dutenak…
  • Euskara: Euskarak batzen ditu.

Bizipoza eta berau osatzen duten elkarteen berri emateko, Gure bizipoza, guztiona dokumentala ekoitzi dute. Dokumentalean, Bizipoza elkartea zer den erakusten ari dira. 18 minutuko dokumental horrez gain, elkarte bakoitzari buruzko 3 bat minutuko mikro-dokumentalak ere ekoitzi dituzte eta guztiak ikus-entzungai daude dokuweb batean, zeintzuk www.bizipoza.eus webgune berrituan dauden ikus-entzungai.

Orain arteko guztiaren berri gizarteratzeko, hainbat aurkezpen ekitaldi antolatu ditugu, horietako bat Gasteizen: azaroaren 14an, 19:00etan Oihaneder Euskararen Etxean.

Hona hemen egitaraua:

Bizipoza Elkartea (r)ekin elkarlanean