Gorputz kaiolak Zineleku

uztaila
31
asteartea
22:00
2018

ZINELEKU ikus-entzunezkoen formakuntza, ekoizpena eta emanaldiak ardatz dituen programa da. Uztailaren 23an hasi eta abuztuaren 3ra arte luzatuko da. Euskal Herriko 18 – 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Formakuntzaz gain jarduera osagarri publikoak antolatu dira, besteak beste, proiekzioak.

Uztailaren 31n Falerina tabernan Gorputz kaiolak izenburua duen lana programatu da:

  • Giza Eskubideekin erlazionatutako hainbat arazo jorratzen dituen film laburren programa da hau: biktimen isilaraztea, kultura arteko talkak, migrazioa eta pertsona errefuxiatuen gatazka, besteak beste
  • 60′ iraupena du
  • Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin

Oihaneder Euskararen Etxeak Zinelekurekin, Filmazpitekin eta CEAR Euskadirekin  elkarlanean antolatutako saioa da eta Falerina Tabernaren laguntza ere izan du.