Girlhood (Neska Banda)

urtarrila
03
Asteartea
18:45
2017

girlhoodZinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmeak hilean behin, astearteetan, proiektatuko dira. 18:45ean filmeen aurkezpena egingo da eta 19:00etan proiekzioari ekingo zaio.

Gaurkoan, urtarriletik martxora bitartean emakume zuzendari gazteen ikuspegitik sortutako filmeak protagonista izango dituen blokearen barruan, “Girlhood” (Céline Sciamma, Frantzia, 2014) filma proiektatuko da.

Sinopsia: Mariennerentzat bizitza debeku multzo bat da. Bere familiak, eskolak eta auzoko mutilen lege errukigabeek nazkatzen dute. Baina bere bizitza hiru neska askatasun-zale ezagutzean aldatuko da, bizimodu berri bat hasiko du. Izena eta janzkera aldatu eta ikastetxea utziko du bandan onar dezaten, askatasunerako bidea izango den  itxaropenarekin. Vic bilakatua, biolentzia, adiskidetasuna eta askatasuna nahasten dituen kale kodea besarkatuko du.

Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa.

Filmazpit_esk_2 Filmazpit_esk_1Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.
Apiriletik ekainera giza eskubideen urraketa ardatz dituzten lanak emango dira.