Gimme danger Aukeraketa eta aurkezpena: Patricia Lopez Arnaiz

urtarrila
07
asteartea
19:00
2020
Betolaza

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Lehenengo hiru filmak Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak aukeratu zituen eta orain, Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarraren txanda izango da.

Aktoreak aukeratutako lehenengo filma “Gimme danger” (Jim Jarmusch, 2016, AEB, 108′) da.

Sinopsia: Ann Arbor-en (Michigan) sortu zen The Stooges taldearen rock’n’roll indartsu eta oldarkorra, hirurogeita hamar urteetako paisaia musikalean bonba bat izan zen. Rock, blues, R&B eta free jazz estiloen nahasketarekin, The Stooges-ek, Iggy Pop musikariak bere debuta egin zuen taldea, beranduago rock alternatiboa bezala ezagutuko zenaren oinarriak ezarri zituen. Gimme Danger, Jim Jarmusch-en film berriak, garai guztietako rock talde garrantzitsuenetako honen epopeia kontatzen du. Euren abentura eta zorigaitzen bitartez, dokumentalak, rock-aren Panteoira iritsi arteko The Stooges taldea musikalki, kulturalki, politikoki eta historikoki garatu zeneko testuingurua aurkezten du, haien inspirazio iturri nahiz aurreneko desafio komertzialen zergatiak gogoratuz.

*12 urtetik gorakoentzat gomendatua

Jatorrizko hizkuntza: ingelesa

Gonbidapenak