Gemma Sangines: Nork esan zuen Gasteiz ez dela euskalduna?

iraila
20
osteguna
11:00
2018

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 4. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko dizkigu: mapuzugun-a, maoriera,bretoiera, hassaniera, parmera eta lemkera.

Gemma Sanginesek inauguratuko du ikasturte berria gaur, irailak 20 “Nork esan zuen Gasteiz ez dela euskalduna?” izenburupeko hitzaldiarekin. Birritan eskainiko du hitzaldia; goizean 11:00etan UPV/EHUko Letren Fakultateko Gradu aretoan eta arratsaldean 19:00etan Oihanederren.

Bertan hizkuntza aurreiritziak izango ditu hizpide. Urteetan zehar, euskara eta euskalduneei buruz hitz egin da eta konturatu gabe sailkatu ere egin da elkarrizketa horietan. Badago itxura euskaldunagoa duen jendea: Ternua arropa daramatena eta kopeta-ilea ez dakit nola moztuta dutena. Badaude itxura hain euskalduna ez dutenak ere: gizon gorbataduna eta adin ertainekoa, esate baterako. Baina urrutiago joan gaitezke, badaude eremu batzuk beste batzuk baino euskaldunagoak direnak. Hori, baieztapenean bihotza jarri gabe, egia estadistikoa besterik ez da. Arazoa dator egia horretatik ondorio larriak aurreratzen ditugunean: demagun “zenbakietan Araba atzean badoa eremu euskaldunenen artean, Gasteizen nagoenean ez dut euskaraz hitz egingo”. Aurreiritzia sortuta, jokaerak modulatzen dira euskararen erabileraren kalterako. Hori aldatzea da gure helburua, Gasteizen eta edonon. 

Aurten lehen aldiz zikloa UEUren eskaintzaren barruan sartu da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 25 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko.

  • Eman izena hemen. *Gemma Sanginesen aurkezpen saioa doakoa izango da.

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentat etaUPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

Oihaneder Euskararen Etxeak 2015ean sortu zuen Hitz Adina MintzoBeñat Garaiorekin elkarlanean. Zikloak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu. Bertan hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkezten du. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egiten dira.

2015etik hona aurkeztutako hizkuntzak:

2015etik hona Europako galiziera, asturiera, aragoiera, katalana, galesera, gaskoiera, guernseyera, frisiera, Irlandako gaelera eta kaxubiarra, Amerikako nawatera, quichuera, kaqchikelera, maya yucatekoa, lenkera eta ekialdeko txerokiera , Asiako kurduera eta hokkienera, Afrikako tamazightera eta mundu mailako esperantoa eta zeinu hizkuntzak landu dira (ikusi saioen bideoak).

2018-2019 ikasturteko egitaraua:

  • Irailak 20, osteguna:
    • Gemma Sanginés Psikologian lizentziatua eta TELP tailerren sortzaileetako bat
    • 11:00etan UPV/EHUko Letren Fakultateko Gradu aretoan
    • 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean Ortuño aretoan
    • Lehen saio hau irekia eta doakoa izango da
  • Urriak 24, asteazkena:Mapuzugun
    • Iban Gartzia Wallmapu Euskal Herria elkarteko kidea
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Azaroak 14, asteazkena: Maoriera
    • Imanol Miner normalizazio teknikaria
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Urtarrilak 16, asteazkena: Bretoiera
    • Metig Jakez-Vargas kazetaria
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Otsailak 20, asteazkena:Hassaniera
    • Elyem Chej Gizarte Hirigintzako teknikaria
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Martxoak 20, asteazkena: Parmera
    • Sara Agnetti fisioterapeuta
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Apirilak 10, asteazkena:Lemkera
    • Jon Mikel Intsausti informatikaria
    • Saio honetan izena emateko hemen