Gaizki moldatzen dira

apirila
22
igandea
19:00
2018

Gaizki moldatzen dira ikuskizunak musika eta poesia uztartzen ditu.

Elkarrizketa bat da, Gariren kanta zahar eta berrien eta Iñigo Astizen poema zahar eta argitaratu gabekoen artean.

Oier Aldekoa musikariaren pianoak eta ahotsak osotzen du solasaldia.

Garik dio: “Nintzena eta naizena, gaizki moldatzen dira”.

Astizek dio: “Poesiak liberatzen zaitu zu bizirik zauden artean bizirik daudenez soilik kezkatu beharraren zamaz”.

Aldekoak ez du ezer esaten sagarraz; Aldekoak sagarra jan egiten du.

 

Emanaldia Saski Naski, sorkuntza artistikoen otzara zikloaren barruan kokatzen da. Ziklo honek Euskal Herrian sortzen diren euskarazko ikuskizun ezberdinen erakusleihoa izan nahi du.

Saski Naskik batez ere, literatura, antzerkia, dantza, irudiak eta musika uztartzen dituzten ikuskizunak izango ditu ardatz; baina ez dizkio ateak ixten beste mota batzuetako proposamenei, beti ere Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroan egingarriak badira.

Hilean behin egiten da, igande arratsaldetan.