Familientzako ikuskizunak eta tailerrak

urtarrila
02
Larunbata
11:00
2016
urtarrila
04
Astelehena
13:00
2016

ARGIA_gabonetan jai“Gabonetan jai” zikloak familia giroan euskaraz gozatzea du helburu. GEU elkarteak hilean behin antolatzen duen “Igandeak jai” egitasmoaren antzeko proposamena da, eta hain zuzen ere, GEU elkartearekin elkarlanean antolatu da. Alde zaharreko Goian elkartea ere du kolaboratzaile.

Urtarrilaren 2, 3 eta 4an 11:00etatik 13:00 bitartean familian gozatzeko ikuskizunak egongo dira eta ostean ikuskizunarekin lotutako tailerrak. Ikuskizunak 5-12 urte bitarteko umeei zuzendutakoak dira. Umeak gurasoak edo beste norbaitek lagunduta joan behar dira.  Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.  Ateak 10:30ean irekiko dira.

  • Urtarrilak 2, larunbata

11:00: “1805” (Asier Kidam Magic)

1805ean, magiaren norabidea aldatzeko zorian zegoen. Sormen loraldi eder batek arte kategoria eman zion, eta hala hasi zen magiaren urrezko aroa. 200 urte geroago, Asier Kidamek, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar.

12:00: Jan eta gozatu, gozatu eta jan. Sukaldaritza tailerra

  • Urtarrilak 3, igandea:

11:00: “Barre laborategia” (Zurrumurru antzerki taldea)

Ikuskizun didaktikoa eta parte hartzera bideratua. Laborategi batean bere kasa dabilen pailazo edo, hobeto esanda, zientzialari eszentriko batek beste profesional batzuei (ikus-entzuleei) dei egingo die 3 enigma argitzeko, magia dirudi baina ez da.

12:00: Esperiponpak tailerra. Esperimentuak + ponpak

  • Urtarrilak 4, astelehena

11:00: “Biolin Magikoa” (ATeJoka antzerki taldea)

Antzezlan honetan Basilio Durpin eta Igor Ivanovich Petronov lapur maitagarrien abenturak ikusiko ditugu, mundua eta historian zehar ibiliko dira altxor preziatuenaren atzetik: Burbon konderriaren Biolin Magikoa.

Bidean musika, antzerkia, magia, dantza, mimoa eta barre mordoa topatuko ditugu, baina ez hori bakarrik, gure lapur bikoteak luxuzko gonbidatuak izango ditu: Mozart, Beethoven, Paganini, Sarasate, Eskoziar parranderoak, gondolero trebeak, Errumaniako ijitoak eta baten bat gehiago.

12:00: Altxorraren bila goaz