Barre laborategia (Zurrumurru antzerki taldea)

urtarrila
03
igandea
11:00
2016

barre laborategia ONA“Gabonetan jai” zikloaren barruan gaur Zurrumurru antzerki taldearen “Barre laborategia” ikuskizuna eskainiko da 11:00etan.

Ikuskizun didaktikoa eta parte hartzera bideratua da. Laborategi batean bere kasa dabilen pailazo edo, hobeto esanda, zientzialari eszentriko batek beste profesional batzuei (ikus-entzuleei) dei egingo die hiru enigma argitzeko, magia dirudi baina ez da.

Ostean, 12:00etan Esperiponpak esperimentuak eta  ponpa tailerra egingo da.

ARGIA_gabonetan jaiIkuskizuna 5-12 urte bitarteko umeei zuzendutakoa da.  Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.  Ateak 10:30ean irekiko dira. Umeak gurasoak edo beste norbaitek lagunduta joan behar dira.

Urtarrilaren 2, 3 eta 4an garatuko den “Gabonetan jai” zikloak  familia giroan euskaraz gozatzea du helburu. GEU elkarteak hilean behin antolatzen duen “Igandeak jai” egitasmoaren antzeko proposamena da.

Hain zuzen ere, GEU elkartearekin elkarlanean antolatu da eta Alde zaharreko Goian elkartea kolaboratzailea da baita ere.