1805 – Asier Kidam Magic

urtarrila
02
larunbata
11:00
2016

1805“Gabonetan jai” zikloaren barruan gaur Asier Kidam Magic-en “1805” ikuskizuna eskainiko da 11:00etan.

1805ean, magiaren norabidea aldatzeko zorian zegoen. Sormen loraldi eder batek arte kategoria eman zion, eta hala hasi zen magiaren urrezko aroa. 200 urte geroago, Asier Kidamek, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar.

Ostean, 12:00etan,  Jan eta gozatu, gozatu eta jan sukaldaritza tailerra egingo da.

ARGIA_gabonetan jaiIkuskizuna 5-12 urte bitarteko umeei zuzendutakoa da.  Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.  Ateak 10:30ean irekiko dira. Umeak gurasoak edo beste norbaitek lagunduta joan behar dira.

Urtarrilaren 2, 3 eta 4an garatuko den “Gabonetan jai” zikloak  familia giroan euskaraz gozatzea du helburu. GEU elkarteak hilean behin antolatzen duen “Igandeak jai” egitasmoaren antzeko proposamena da.

Hain zuzen ere, GEU elkartearekin elkarlanean antolatu da eta Alde zaharreko Goian elkartea kolaboratzailea da baita ere.