Euskararen biziberritzea: Itxiera mahai-ingurua Mikel Irizar eta Belen Uranga

maiatza
30
asteartea
19:00
2017

euskararen-biziberritzeaEuskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroko azken saioan itxiera mahai-ingurua egingo da. Oihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako ikastaroa 5 saiotan banatu da, urtarriletik maiatzera bitartean, saio bat hilean. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da.

Mikel Irizar eta Belen Urangak gidatuko dute itxiera mahai-ingurua. Azken jarduera honen helburua ikastaroan zehar agertutako ideia interesgarrienak bildu eta ikastaro/hausnarketa saio berrietarako galdera berriak planteatzea izango da.

Azken saio honetan parte hartzeko  izena eman behar da.

Belen Uranga Arakistain, euskal filologian lizentziatua da eta Soziolinguistika Klusterraren Bat Aldizkariko koordinatzailea. Mikel Irizar Intxausti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza berdintasuneko zuzendari nagusia da. Topagunea eta Tokikomeko lehendakari ohia ere bada.