Euskararen biziberritzea: Eskola Leire Diaz de Gereñu eta Ane Ortega

urtarrila
31
asteartea
19:00
2017

euskararen-biziberritzeaEuskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroko lehen saioak ESKOLA du protagonista.

Oihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako ikastaroa 5 saiotan dago banatuta, urtarriletik maiatzera bitartean, saio bat hilean. Interesdunek ikastaro osoan edo saioka eman dezakete izena. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da.

Gaurkoan Leire Diaz de Gereñu eta Ane Ortega irakasleek emango dute saioa.

Euskararen biziberritzeak zerikusi handia izan du azken hamarkadetan eskolak izan duen bilakaerarekin. Hizkuntza gutxituaren biziberritzea helburu nagusi duen eskola baten erronka, ordea, handia, etengabea eta aldakorra ere bada. Diaz de Gereñuk eta Ortegak hiru mintzagai adostu dituzte saio honetan jorratzeko: lehena, gaur egungo eskolaren konplexutasuna; bigarrena, eskolaren bidez euskalduntzen diren hiztun berrien jarrerak eta perfilak; azkenik, egungo hizkuntzen didaktikaren erronka nagusiak, bereziki, euskararekin lotutakoez.

Leire Diaz de Guereñu UPV-EHU Unibertsitateko doktore eta Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko irakaslea da. Ahozko hizkuntzaren azterketa linguistiko-diskurtsiboan eta euskararen didaktikan ikerlari jardun da. Irakasleen formakuntzan ere jardundakoa da eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kidea da.