Euskararen aztarnak Sardinian? Juan Martin Elexpuru

apirila
12
osteguna
19:00
2018

Juan Martin Elexpuru idazle, itzultzaile eta  Euskal filologian doktoreak bere liburu berria aurkeztuko du.

Liburu honetan  jorratzen den hipotesiak  Eduardo Blasco Ferrer Cagliariko Unibertsitateko irakasleak 2010ean zabaldu zuen bideari jarraitzen dio ildo nagusietan:  Mesolito Aroan (duela zortzi edo hamar mila urte) migrazio bat egon zen Euskal Herria-Iberiatik Sardiniara eta biztanle haiek osatu zuten irlako populaketaren oinarria. Paleosardiniera (izen hori ematen diote hizkuntzalariek irlan egiten zen hizkuntzari, erromatarren konkistaren ondoren latinak ezabatu arte), paleoeuskararen jarraipen zuzena izango zen.  Horren arrastoak egungo sardinieraren egituran eta lexikoan aurki daitezke, eta batez ere toponimian

Juan Martin Elexpuru Arregi (Bergara 1950), Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta Euskal Filologian doktorea.  Bergarako UNEDeko irakaslea izan zen urte luzez. Nagusi zein haurrendako literatura idatzi du, eta Machiaveloren Il Principe eta Moliereren  Tartufe itzuli ditu euskarara, besteak beste. Hizkuntza alorrean, Bergara aldeko hiztegia (2004) eta Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak (2009) dira azkenak.