Euskarararen biziberritzea: Lana J. Inazio Marko eta Txerra Rodriguez

apirila
25
asteartea
19:00
2017

euskararen-biziberritzeaEuskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroko laugarren saioak lana du protagonista.

Oihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako ikastaroa 5 saiotan dago banatuta, urtarriletik maiatzera bitartean, saio bat hilean. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da.

Parte hartzeko izena eman behar da.

Gaurkoan J. Inazio Markok eta Txerra Rodriguezek  emango dute saioa. Bertan euskara eta lan-munduaren panorama orokorra, bilakaera eta gaur egun dauden iniziatiba eta baliabide nagusiak izango dituzte hizketagai. Hizkuntza politiken ikuspuntutik aztertuko dute lan mundua, politika ofizialetan duen lekua barne. Aurrera begira jarritako zertzeladaren bat ere emango dute, kapital ekonomiko eta kapital sinbolikoaren inguruan, zehazki.

Lanaren “elefantea” handia da, anitza, poliedrikoa eta bertan euskararen egoera ere halakoa da, poliedrikoa. Lanean eragiteko metodologiak eta ereduak badaude han eta hemen. Hala ere, horiek gehiago findu, probatu eta orokortu behar dira, baina arazo nagusia ez dago hor. Hona hemen gakoa: balio erantsia (non dagoen/zein den)  eta balio hori handitzeko modua aurkitzea. Era berean, kontsumitzaileon indarra ere hartu behar da aintzat. Amaitzeko, zalantza nagusi bat: lan mundua euskalduntzeko aldatu behar da? Ala euskaldundu ahal da aldatu barik?

Txerra Rodriguez soziolinguista da eta soziolinguistika aplikatuan egin du lan, hainbat enpresetan euskara planak egiten Emun aholkularitzan. Hizkuntza plangintza graduondokoa du egina eta Parte Hartze eta Komunitate garapeneko masterra ere egin du. Soziolinguistikaren inguruko Garaigoikoa izeneko bloga kudeatzen du eta soziolinguistikaren dibulgaziorako Sutondoko kontuak liburua ere argitaratu du.

Inazio Marko Juanikorena Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua da eta 2010z geroztik Doktorea Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan: Esperientzia eta modelizazioa izenburuko tesiarekin. Lan honek Euskarazko Tesien Mitxelena Saria eta UPV/EHUren Doktorego Sari Berezia jaso zituen. UPV/EHUko irakaslea Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, egun Fakultateko Dekanoa ere bada.

Hizkuntza eta gizarte pedagogiaren alorrean, esku-hartze gaietan, aldaketa prozesuen kudeaketan, programen plangintzan eta ebaluazioan, eta taldeen kudeaketan espezializatua. Erakundeetan eta lan-munduan hizkuntza normalkuntzarako aldaketa prozesuei buruzko hainbat ikerketa burutu eta lanak argitaratu ditu, hala nola: Lan mundua eta euskara: gainbegirada orokor bat (1993), Hizkuntza prozesuen ingeniaritza (2001), Lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaiak, EraLan ikerketa proiektua (2006), Berrikuntza lan munduko erabilera planetan (2008), EraLan ikerketa-proiektua: EPEsA metodologia (2008), Hizkuntzaren normalizaziorako eraldaketa lan-munduko organizazioetan: ENEKuS eredua (2011), ENEKuS – a key model for managing the transformation of the normalisation of the Basque language in the workplace (2013), Lan-munduko hizkuntza normalkuntza planetan portaera aktiboak indartzeko analisia eta esku-hartzea, EraLan-3 (2015).