Euskarararen biziberritzea: Hedabideak Alberto Barandiaran eta Gorka Salces

martxoa
28
asteartea
19:00
2017

euskararen-biziberritzeaEuskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroko hirugarren saioak hedabideak ditu protagonista.

Oihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako ikastaroa 5 saiotan dago banatuta, urtarriletik maiatzera bitartean, saio bat hilean. Interesdunek ikastaro osoan edo saioka eman dezakete izena. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da.

Gaurkoan Alberto Barandiaran eta Gorka Salcesek emango dute saioa.

Hedabideak ohi dira, bai Europako mendebaldean bederen, hizkuntzaren osasunaren adierazleetako bat, eta biziberritzerako oinarri. Euskal hedabideek bide luzea egin dute, baina orain bidegurutzean daude: nola erantzun kontsumo ohitura berriei eta, oro har, euskalgintzak bizi duen krisiari? Arnasgune berriak izan daitezkeela sinetsirik, Alberto Barandiaranek euskal hedabideen aitortzan oinarritutako proposamena luzatu nahi du, sektore honek bete dezan dagokion zeregina. Gorka Salcesek bere aldetik hizkuntza komunitatearen eraldaketek eta autoerrepresentazioek egungo euskarazko panorama mediatikoarekin duen loturaz arituko da, etorkizun hurbilera begirako hainbat proposamen egiteko asmoz.

Gorka Salces Alcalde (Portugalete, 1986) Historian lizentziatu zen 2008an, ikasketak UPV-EHUko Letren Fakultatean eginda, Gasteizen. Lautadatik etxera bueltan hainbat lanetan ibili ostean, betidanik kuriositatea piztu izan dion kazetaritza munduan probatzeko erabakia hartu, eta Berrian aritu zen urtebetez. Bertan zegoela, unibertsitatera itzultzeko eta doktore tesia egiteko aukera sortu zitzaion. Hala, hiru urtez euskaldunen erabilera mediatikoak aztertzen ibili ondoren, 2016ko otsailean defendatu zuen tesia. Hainbat hilabetez Euskal Hedabideen Behategiaren koordinatzaile lanetan ibili ostean, egunotan Geografia eta Historia irakasten ditu bigarren hezkuntzan, eta ikertzen segitzen du Errota Digitala elkartean.

Alberto Barandiaranek (Altsasu, 1964) Historia ikasi zuen, kazetaritzan lan egin du eta kulturgintza du pasio. Euskaldunon Egunkarian eta Berrian lan egin zuen ia hogei urtez eta orain Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko zuzendaria da. Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu, ia beti euskaraz. Iruñean bizi da.