“Aniztasunaren bidean” & Juan Jose Larrea

martxoa
22
asteartea
19:00
2016

EuskarajendeaEuskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza  dokumental-forumean  hilean behin dokumental-sortaren saio bat eskaini eta gonbidatu desberdinekin solasaldia egiten da.

Gaurkoan  “Aniztasunaren bidean” proiektatuko da eta Juan Jose Larrea izango dugu gonbidatu.

Aniztasunaren bidean: Inperioa desagertu ondoren, herri germaniarrak heldu ziren Europa ekialdetik, arabiarrak gero eta kristautasuna hedatu eta finkatu zen gure inguruan hizkuntza erromantzeak sortzen ari ziren bitartean. Hizkuntza eta kultura aniztasuna ditugu Erdi Aroaren ezaugarri. Euskara hizkuntza nagusia zen eta haren inguruan hamaika mintzaira eta kultura zeuden. Erdi Aroan, baina, begi bistakoak dira barne-desorekaren hastapenak. Latina edo erromantzeak ez bezala, euskara ez zen idatzietan erabiltzen. Era berean, euskarak aldaketa geografikoak ezagutu zituen Larreagarai honetan.

Juan Jose Larrea (Bilbo, 1962)  Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroaren Historia irakaslea da, Gasteizko Letren Fakultatean. Bere lehen ikergaia Antzinate Beranteko eta Goi Erdi Aroko Nafarroa izan zen. Azken urteotan Goi Erdi Aroko nekazal historian jardun da bereziki, baina paraleloki beti mantendu du euskal historiarako interesa eta hari dedikatu dio bereikerlanaren parte bat.  AEKn euskara irakasle lanetan ere ibilitakoa da eta duela hamar urte EHUko Euskara Errektoreordea izan zen hiru urtez.

Euskarajendea_webEgitaraua:

  • Apirilak 26: MUGETAN GAINDI

Aurkezlea: Miren Egaña,  Batxillergo Institutuko Euskara katedradun ohia

  • Maiatzak 31: GERREN ARTEKO PIZKUNDEAN

Aurkezlea: Iñaki Camino, filologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea

  • Ekainak 21: MUNDUA OSATZEN

Aurkezlea: Jose Angel Irigaray, idazlea eta kulturgilea

Euskara Jendea Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da. 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Dokumentalak hainbat hizkuntzatan daude azpititulaturik.

Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu, eta ikus-entzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz.