Euskara eta generoa gurutzatzen diren lekua Aizpea Otaegi, Jaime Altuna eta Ane Labaka

maiatza
29
asteartea
19:00
2018

Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu ikastaroari amaiera emateko mahaingurua egingo da gaur.

Aizpea Otaegik, Jaime Altunak eta Ane Labakak ‘Euskara eta generoa gurutzatzen diren lekua’ aitzakia hartuta beren ekarpenak egingo dituzte.

Hizkuntza hautuak eta generoa harremanetan daude, elkarrekin korapilatuta, elkarrekin gurutzatuta. Lotura hori non-nola, ze botere harremanen baitan, eta zein gizarte posizionamendutan kokatzen gaituen aztertuko dute hiru adituek; norbere esparrutik, elkarrizketaren bidez hizkuntzaren eta generoaren bidegurutzetik aritzeko.