Euskaltzaletasuna eta feminismoa: elkargune bat baino gehiago Mari Luz Esteban

otsaila
27
asteartea
19:00
2018

UEUk, Jakin Aldizkariak eta Oihanederrek elkarlanean antolatutako Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu” ikastaroaren lehen saioan Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel izan baziren protagonista, bigarren honetan Mari Luz Estebanen txanda izango da da. “Feminismoa eta euskaltzaletasuna: elkargune bat baino gehiago” izenburupean Mari Luzek bere ikuspegia azalduko du: Herritartasun berri bati bide emateko ikuspegi feminista berritu behar dela uste du Estebanek. Esaterako, Euskal Herriko feminismoak aintzat hartu behar ditu menderakuntza-faktorerik ahulenak: hizkuntza, klasea eta etnia-arraza faktoreak. Adibidez, euskara ez da orain gutxi arte modu egokian txertatu pentsamendu feministan, Estebanen ustez, eta, klasearen kasuan, umezurtz utzi ditu feminismoak sarri enpleguaren beheko postuetan eta gizarte ertzetan kokatutako emakumeak. Horren aurrean, herritartasunaren gaiari heldu eta teoria dekolonialak gurera ekartzea proposatzen du, mugimendu herritarren arteko aliantzak sustatzeko. Auzi horietaz guztiez arituko da Mari Luz Esteban. Saio honetan izena emateko: hemen