Euskaltzaletasuna eta feminismoa: ahalduntzeko elkargunea Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel

urtarrila
30
asteartea
19:00
2018

UEUk, Jakin Aldizkariak eta Oihanederrek elkarlanean antolatutako Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu” ikastaroa Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin abiatuko da. Ikastaroaren lehen saio honetan Euskaltzaletasuna eta feminismoa: ahalduntzeko elkargunea izeneko gaia jorratuko dute Agirrek eta Eskisabelek. Hizkuntzak nahiz generoak gizartean kokatzen gaitu. Batak bestea sakontzen, baina baita batak bestea ahalduntzen ere. Botere harremanen sarean, hala menpekotasunerako nola ahalduntzeko elementuak baitira hizkuntza eta generoa. Bien arteko elkargunetik aritzeak badu horregatik aparteko balioa: zentro patriarkal eta linguistikoetatik pasatu gabe, begiradaren zentroa aldatzeko aukera eskaintzen digu, eta identitate kolektiboa eta herrigintza eraikitzeko bide berriak zabaldu. Bide eta bidegurutze horiei erreparatuko diete Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek. Ikastaro osoan (edo saioren batean) izena emateko: hemen