Euskaldunen aktibazio ariketa sozialak Maddalen Agirre, Asier Lafuente eta Peio Jauregi

maiatza
22
asteartea
19:00
2018

Dagoeneko martxan dira Euskal Herri ugaritan Euskaraldia batzordeak; eta lanean ari dira azaroaren 23tik abenduaren 3ra garatuko den euskaldunen aktibazio ariketa sozial erraldoia prestatzen.

Gasteizen ere abian jarri da talde hori eta beren asmoak kontatzera hurbilduko da Maddalen Agirre batzordeko kidea Oihanederrera.

Maddalenekin batera, horrelako ariketa sozial bat nola antolatzen den eta nolako emaitza eta ondorioak eman dituen argituko dute Asier Lafuentek, Agurainen 75 ordu euskaraz ekimeneko antolatzaileak, eta Peio Jauregik Lasarteko Baietz 40 egun euskaraz! ikerketa-ekintzaren emaitzen egilea.

Euskal Herri osoan batera egingo da Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Egoera soziolinguistiko ezberdineko herrietan jarriko da martxan. 11 egun euskaraz ariketa soziala herriz herri antolatzeak eta tokian tokiko batzordeek protagonismoa izateak aukera ezin-hobea eskaintzen du, oinarri berdinetik abiatuta, nork bere egoerara egokitutako ariketa egiteko.

Euskaraz hitz egiten badakizu?

Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu?

Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula?

11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?