Euskadi & Etxauzia Nafartarren Etxea

apirila
11
asteartea
19:00
2017

euskadi1_web Gaurkoan Euskadi dokumentala (René Le Henaff, 1936) ikusteko aukera izango dugu, 1936. urtean 3Dn ekoitzitako lana. Loraldia jaialdiari esker izango dugu ikusgai.

Ostean Etxauzia, Nafartarren Etxea proiektua aurkeztuko dute Baigorriko hainbat lagunek. Hauei esker aperitifarekin emango diogu amaiera ekitaldiari.

1935ean, Louis Lumière-k bere azken asmakizun handia aurkeztu zuen: Cinéma en rélief edo erliebedun filmak sortzeko teknika. Zinematografoaren aita ordea, bere garaia baino aurreratuago zegoen, eta asmakuntza berriak ez zuen arrakastarik izan. 3 D zinema esperimentu bitxi gisa geratu zen, sasoi hobeen esperoan. Lumièreren sistemarekin ekoitzitako film urrietako bat, gure lurretan filmatu zen. Erliebearen potentzialitatea esplotatzeko, Ipar Euskal Herriko paisaia eta kultura egokiak zirelakoan sortu zen Euskadi dokumentala, René Le Henaff zinegile gazteak zuzendua, 1936an.

80 urtez kaxoi batean ahaztua egon ostean, Josu Martinez kazetaria, irakaslea, zinegilea eta UPV/EHUko ikerlariak aurkitu zuen. Orain lehen aldiz egongo da ikusgai Euskal Herrian. Gasteizen Oihaneder Euskararen Etxean ikusteko aukera izango dugu.

pathegaumont

loraldia2016Zuzendaria: René Le Henaff, argazki zuzendaria: Georges Clerc, musika: Marcel Delannoy. Ekoizpena: Pathe Cinema, Louis Lumière-ren erliebe sistemaren eskutik.

etxauzia_webEtxauzia egitasmoa, izen bereko gaztelua erosi eta bertan Nafartarren Etxea egiteko asmoa duten 215 kidek osatzen dute egun. “Euskaldun bat Euro bat” kanpaina abian jarri ostean 2.500 sostengatzaile lortu dituzte: sortzaileak, elkarteak, enpresariak, instituzioak…, tartean Euskal Herriko ezagun asko. Egunetik egunera, Etxauziaren komunitatea zabaltzea helburuz, proiektua herri desberdinetan aurkezten ari dira.