Petti Eskilarapeko soinuak

martxoa
26
osteguna
19:30
2015

Petti 2Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), bere musika rock, folk-rock, postrock edo minimalismoan sailkatu ohi dute. Mark Lannegan, Tom Waits eta Mikel Laboarekin ere alderatu izan dute. Edonola ere, berezko nortasuna du. Bere ezaugarri nagusiak erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia, eta taula gaineko indar basa dira.


Hileko azken ostegunetan Eskilarapeko atrioan (Ur deposituaren sarreran) formatu txikiko kontzertuak eskainiko dira “Eskilarapeko soinuak” zikloaren barruan.