Joseba B.Lenoir Eskilarapeko soinuak

maiatza
28
osteguna
19:30
2015

_MG_9446Beran (Nafarroa) jaioa 1984ean, 16 urterekin Joseba B. Lenoirrek Ameba taldea sortu zuen Berako lagunekin, lehen aldiz eskenatokira igotzeko aukera eman zion taldea, urte batzuk beranduago Sexty Sexers izango zena.

2001ean Gasteizera mugitu zen ikasketak zirela eta. Gasteizen zegoela Sumision City Blues taldearekin jotzen hasi zen.

2011tik 2014era bitarte Bartzelonan bizi izan zen eta bertan hasi zen bere bakarkako bidea pieza instrumentalak biltzen dituen “Instroak Vol.1” lanarekin. 2011-2012 ikasturtean, gainera, Taller de Musics eskolan aritu zen musika ikasketetan sakontzen.

Urte hauetan hainbat musikari eta taldeekin elkarlanean aritu da: Izaki Gardenak, Max Gamuza, Mugaldekoak, Oskar Venas y Los Vampiros del Ritmon. 2014az geroztik Willis Drummond taldeko kidea da ere bai.