Eneritz Furyak Eskilarapeko soinuak

iraila
24
osteguna
19:30
2015

Eneritz Fury_webEneritz Furyak irundarrak 2014 hasieran ekin zion bere bakarkako ibilbideari, bere proiektu nagusia den Kasernarat taldearen proposamen paralelo gisa, soilik gitarra akustikoa eta ahotsa erabiliz.

Bakarkako formatuan kontzertu bat emateko eskaintza jaso ondoren ekin zion bakarkako ibilbideari, eta ordutik ez dio utzi hala aritzeari. Euskaraz idatzitako letrek eta ahotsak dute protagonismo handien, folk, rock eta blues doinuak nagusi diren bere kantuetan.

Egun, Furyak bakarkako aurreneko diskoa prestatzen ari da, bestelako sorkuntza eta musika proiektuetan diharduen artean.

Gurean Eskilarapeko atrioan arituko da.

Hurrengo Eskilarapeko soinuak: