Errementari eta Arabako euskara

maiatza
30
Asteazkena
19:00
2018

Arrakasta handiz estrenatu zen martxoaren 2an Errementari filma. Arrakasta horri, Euskal Herrian behinik behin, ekarpen garrantzitsua egin dio euskaraz grabatu izanak; eta ekarpen berezia istorioa Arabako herri batean kokatzeak eta hainbat pertsonaien ahotan Arabako euskara zaharraren zantzuak jartzeak.

Gorka Lazkano ibili da langintza horietan: gidoiaren itzulpena, euskalkien egokitzapena, Arabako euskararen nolabaiteko berreraikitzea, pertsonaia bakoitzaren izaeratze linguistikoa, etab… eta Oihaneder Euskararen Etxera hurbilduko da egindako lan mardul hori azaltzera.

Xabier Izaga kazetariak egingo dizkion galderen bitartez ekingo diote gaiari, eta filmeko hainbat pasarte ikusiz adieraziko da zer nolako trataera linguistikoa eman zitzaion “Errementari” filmari eta nolako erabakiak hartu ziren pertsonaia bakoitzaren hizkera erabakitzerako orduan.