Entre les murs Laurent Cantet, 2008, Frantzia

urtarrila
09
asteartea
20:00
2018
Vitoria-Gasteiz

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 20:00ean proiektatzen dira.

Gaurkoan, Entre les murs  (Laurent Cantet, 128’, 2008, Frantzia) filma proiektatuko da.

Sinopsia: François eta beste irakasleak auzo gatazkatsu batean dagoen institutu batean egiten dute lan. Ikasturte berriari aurre egiteko prestatzen ari dira, beren ikasleei ahalik eta hezkuntza onena emateko. Baina ikasgelan gaur egungo Frantziako mikrokosmosa, kultura eta jarrerek talka egiten dute. Nerabeak dibertigarriak eta estimulatzaileak  izan arren, haien portaerek guztiz hondora ditzakete irakasleen gogo eta asmoak. Françoisek argi hitz egiten du eta horrek asko harritzen ditu ikasleak, baina haren metodoak ukatzen hasten direnean, bere etika ulertzeko modu zurruna zalantzan jarriko da.

Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.