Emakumeak eta lana: Harreman banaezina historian zehar

martxoa
09
osteguna
19:00
2017

aritzaArabako emakumeak lanean argazki-erakusketaren testuinguruan antolatutako hitzaldi honetan, Arabako eta bereziki Gasteizko emakumezkoen historia garaikidearen birpasa egingo du Aritza Saenz del Castillo ikerlariak.

Emakumeak eta lana: Harreman banaezina historian zehar izenpean, emakumezkoen lana izango da hitzaldiaren abiapuntu eta ardatza. Aukera paregabea izango da hauek gizartean duten rola aztertzeko, lana izan baita aro garaikidean pertsonaren izaera eta identitatea definitu duen euskarrietako bat. Horren harira, emakumezkoen ogibideak eta hauek jasandako bilakaera analizatuko dira, emakumezkoek gizartean duten protagonismoa aldarrikatuz.

Aritza Saenz del Castillo Velasco Historia Garaikidean doktorea eta Gasteizko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da. Bere ikerketa lerro nagusienak Emakumeen eta Generoaren Historia eta Hezkuntza eta Generoa dira, jakintza eremu hauetan hainbat argitalpen dituelarik, besteak beste, Las Damas de Hierro: La participación de las mujeres en el mercado laboral de Vitoria-Gasteiz (1950-1975).