EHko rock underground-a 90eko hamarkadan

abendua
07
asteazkena
19:00
2016

julen-azpitarte-foto90. hamarkadan, Negu Gorriak jo eta su ari zela, Euskal Herriko geografian loratutako rock undergroundaren soinu-mapa zehatza aurkeztera dator Julen Azpitarte kazetaria. Egungo eszenan, oraindik ere, sekulako itzala duen soinu-mapa. Aurkezpena Jimmy Jazzekin elkarlanean antolatu da.

Nafarroako Bera herriko eszenan sortutako taldeetan hasi ziren jotzen Petti eta Joseba Irazoki musikariak baita Xabier Erkizia soinu-artista ere. Hondarribi eta Irun aldean eratutako makina bat talde, halaber, Bidehuts diskoetxearen muina dira. Donostia Sound-en topa daiteke Teresa Iturrioz eta Ibon Errazkinek abiatutako Single pop proiektuaren hazia, adibide batzuk aipatzearren. Bidaia geografikoa eta musikala izan nahi du, egungo euskal musikaren panoramari bizkarra eman gabe.

Julen Azpitarte (Bermeo,1971) Nontzeberri Kultura Sarean webguneko kidea eta erredaktorea da. Horrez gain, EDE Taldeko komunikazio arduraduna da. Makina bat euskal hedabidetan kolaboratzen du, betiere kultura gaietan: Berria egunkaria, Entzun! musika aldizkaria, The Balde argitalpena, eta abar. Pop Pilulak pop kulturari buruzko euskarazko argitalpenaren editorea da, eta urtero, Durango Azokan ondu ohi den Ahotsenea proiektuan kazetari aritzen da, musika atalean hain justu.