Euskal jolas tradizionalak familian

uztaila
01
ostirala
00:05
2016
uztaila
31
igandea
23:55
2016

Donadona_irudi nagusiaKatu-katu, maritxipi, sigi-saga, pin-pan-sua… Zatoz garai bateko euskal jokoetan jolastuz familia giroan bikain pasatzera!

Apirileko saioen arrakastaren ostean irailean saio berriak egingo dira, oraingoan kaleko jolasak, Falerina lorategian zehazki. Jolas-saioak irailaren 1o eta 17an egingo dira arratsaldeko  17:00-19:00 artean. Lehenengoa (irailak 10) 3-5 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta bigarrena (irailak 17) 6-10 urtekoei. Bietan askotariko jolasak egingo dira: 1, 2, 3 kontakatil, zubiri-zubiri, dokarrike, garai bateko kromoekin jolastu, zibekin egiteko jolasak, puxtarriekin ibilbideak, harrapaketa eta ezkutaketa jolasak, esamoldeak eta abestiak.

donadona_izenaParte hartzeko izena eman behar da uztailaren 31 baino lehen.

Ekintza 3-10 urte bitarteko umeei eta euren familiei zuzendua da, alegia, familia osoak parte hartzeko ekimena da.  Jostabi elkartearekin elkarlanean antolatuta, familia giroan euskaraz jolastu eta disfrutatzeaz gain, garai bateko jolasak gogoratuko dira. Ekimen honen bitartez gaztelaniaren eraginez hain barneraturik dauden jolas esapideen euskarazko ordainak ikasteko baliabideak eskainiko dira. Jolasen bidez horien baliokideak ikasi eta praktikan jarriko dira.