Bide berriak

otsaila
24
asteazkena
19:00
2016

Bide berriakbegi-belarri-kartelaGEU elkarteak antolatutatako Begi belarri ikus-entzunezko zikloaren barruan, elikadura burujabetzaren inguruko lana ikusgai.

Badakigu zer jaten dugun? Nondik datorren? Nola ekoizten den? Nork ekoizten duen? Badakigu elikagai osasungarriak, kulturalki egokiak eta modu jasangarrien bidez ekoiztutakoak izatea herri guztien eskubidea dela?

Elikadura ekoiztu eta kontsumitu baino gehiago da, antolakuntza eta harreman desberdinak eta justuagoak eraikitzea da, non pertsonak, duintasuna eta elkartasuna modu berri batean proposatzen diren.

Dokumentalak Euskal Herriko esperientzia desberdinak bisitatzera gonbidatzen gaitu, non utopia errealitate bihurtzen den…