Difret

apirila
04
asteartea
18:45
2017

difret_webZinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, astearteetan, proiektatzen dira. 18:45ean filmen aurkezpena egiten da eta 19:00etan proiekzioari ekiten zaio.

Gaurkoan, Difret (Zeresenay Berhane Mehari, 2014, Etiopia) filma proiektatuko da, apiriletik ekainera bitartean giza eskubideen urraketa lantzen duten filmak protagonista izango dituen blokearen barruan.

Sinopsia: Addis Abeba-n, Meaza Ashenafi abokatuak legelari baten babesa behar duten emakumeei eta haurrei laguntzeko sare bat sortu du. Poliziaren eta Gobernuaren etengabeko xaxatzeari aurre egin beharko dio. Hala ere, Hirut 14 urteko neskatoa defendatzera ausartuko da. Hirut, ikastetxetik itzultzen ari zela, bahitu eta bortxatu egin zuten, baina berak bahitzaile bat hil eta ihes egitea lortu zuen. Bere buruaren defentsan egin zuen arren, heriotza zigorra jasotzeko arriskuan dago Hirut.

Jatorrizko hizkuntza: Amharera

Filmazpit_esk_2 Filmazpit_irudiaFilmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Apiriletik ekainera bitarteko proiekzioak giza eskubideen urraketaren ingurukoak izango dira.