Coria y el mar

martxoa
07
asteartea
18:45
2017

coria_webZinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, astearteetan, proiektatuko dira. 18:45ean filmen aurkezpena egingo da eta 19:00etan proiekzioari ekingo zaio.

Gaurkoan, “Coria y el mar”, (Diana Nava, 2014, EH) filma proiektatuko da, urtarriletik martxora bitartean emakume zuzendari gazteen ikuspegitik sortutako filmak protagonista izango dituen blokearen barruan.

Sinopsia: Emakume borrokalari, saiatu, sentikor, nostalgiko, itxaropentsu, ausart eta parte-hartzaile batzuen istorioa da. Emakume hauek gai izan ziren ezerezean, paisaia babesgabeenean, bizitzak eraikitzeko. Emakume sahararrak dira. Duela 39 urte, erbesteratu zituztenean, gizonak gerrara joan ziren eta emakumeek “hiri iragankorrak” altxatu zituzten: errefuxiatuen kanpamenduak. Euren familiak, bertako administrazioa eta etxeak antolatu zituzten, eta egunerokotasun berri bat asmatu zuten itxaronaldia eta nola amaituko den ez dakigun borroka baketsu bat ahalik eta modu atseginenean burutzeko. Emakume horiek filmeko protagonisten amonak dira. Protagonista diren belaunaldi berriek jada ezin izan dute ezagutu euren herriko itsasoa.

Jatorrizko hizkuntza: Gaztelania & Hassaniera & Arabiera

Filmazpit_esk_1Filmazpit_esk_2Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Apiriletik ekainera giza eskubideen urraketa ardatz dituzten filmen txanda izango da.