Borroka armatua eta kartzelak

martxoa
01
asteazkena
19:00
2017

lisi01 Bi hilabete igaro dira Lisipe euskarazko bilduma feminista aurkeztu zenetik, lehengo saiakera filosofiko politiko feminista.

Lehenengo aleak  “Borroka armatua eta kartzelak” du izenburu eta Euskal Herriko gatazkaren eta bakearen eraikuntzaren hausnarketa da.

Gaurkoan, bi egileak, Zuriñe Rodriguez eta Oihana Etxebarrieta, gurean izango dira, eta bien artean liburua aurkezteaz gain, publikoarekin solasaldia bideratuko dute. Aurkezpena Arabako Emakumeen Asanbladarekin elkarlanean antolatu da.

zurine_rodriguezZuriñe Rodriguez (Gasteiz, 1988) Doktoregaia da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gatazka armatuetan, bake prozesuen diseinuetan eta emakumeen parte hartze politikoan da aditua. Euskal Herriko, Ipar Irlandako eta Kolonbiako gatazka eta bake prozesuen inguruan hainbat artikulu akademiko argitaratu ditu. Feminista da eta kazetari ere aritu da.

oihana_etxebarrietaOihana Etxebarrieta (Hondarribi, 1987) Kazetaritzan lizentziatua da. Euskal komunikabideetan aritu da urteetan. Kartzelari, gatazka egoerei, komunikazioari eta heziketari begirada kritiko feminista eskaintzen dieten ekimenetan dabil, besteak beste, egunerokoan. Gizarte mugimenduetan militatu izan du, azken urtean mugimendu feministan murgilduz.

Liburuaren sinopsia: Euskal Herrian estatuaren aurkako borroka armatua egitera eraman zuten arrazoiak ez dira patriarkatuaren kontrako borroka armatua egitera daramaten arrazoiak baino legitimoagoak.

Aldiz, patriarkatuaren aurkako borroka pedagogiaz eta kantuz armatu behar ei da, goxotasunez eta amatasunez, estatuaren eta kapitalismoaren aurkako borrokan ez bezala.

Ikuspuntu patriarkaletik, estatua omen da arerioa edo biolentzia gauzatzen duen erakunde multzo nagusia. Horregatik estatuaren aurka borrokatzen direnak gudariak dira. Aldiz, patriarkatuaren kontra borrokatzen garenok, putak, traidoreak, etsaiak, konbertsoak, burgesak edo espainolak gara. Ez euskal gudariak.

Bada, hori bukatu da.