[BERTAN BEHERA] ATOPIA RPG Euskal Herria arraroa da

maiatza
09
Larunbata
00:00
Ortuño

Oharra: Oihaneder Euskararen Etxeak egoera zail honetan, jasotako gomendioei eta aginduei jarraiki, JARDUERA GUZTIAK BERTAN BEHERA utziko ditu larrialdia baretu arte.

ATOPIA RPG euskaraz sortutako lehen rol-jokoaren aurkezpena egiteaz gain, taldeka jokatzeko aukera izango da saio honetan. Ordu eta erdiko Saioa izango da, eta partida ezberdinak jokatuko dira.

Atopia RPG fikziozko Euskal Herrian kokaturiko rol-jokoa da, 2018an Gerediaga Elkarteak eskainiriko lehen Sormen Beka eskuratu zuen Etzi Portu Maritimoa taldearen proiektuak eta 54. Durangoko Azokan aurkeztu zen jendaurrean. Euskaraz sortu eta argitaraturiko lehen rol-jokoa da eta 2019 urtean plazaratu da.

Eguzki-sistema. 3. planeta, Lurra. Euskal Herria.

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik den Euskal Herria den modukoa? Nola den posible den bezalakoa izatea?

Inoiz entzun al duzu “hipotesi guztiak zabalik” daudela?

Oraingoan egia da.

Konspirazio teoria guztiek dute balizko arrazoia Euskal Herri garaikidearen bertsio alternatibo honetan.

Eta zu erdi-erdian zaude.

EUSKAL HERRIAK BEHAR ZAITU! ENROLATU!

Izen ematea

Gauekoak (r)ekin elkarlanean