Belarrien Goxoko: Mutxikontrapas

urtarrila
26
astelehena
19:30
2015

mutxikontrapas argazkiaInstrumentu desberdinen arteko fusioaren emaitza da Mutxikontrapas. Trikitixa oinarri, dantzan jarriko gaituzte  Javi P3z, Jon Lonbera eta Carles Beldak.

Aukera paregabea dantza ikasleentzat ikasitakoa praktikan jartzeko. Dantza zaleok Oihanederren klaustroan zita bat dugu urtarrilaren 26an 19:30etik aurrera.

Honela aurkezten dute euren burua Mutxikontrapaseko lagunek: Duela zenbait urte EHTE (Eskual Herriko Trikitixa Elkartea)tik mandatua hartu genuen trikitixaren papera teknologi berriekin berrikusteko. Geroztik zenbait kontzertu-kontzeptu aurkeztu izan dugu, beti aldatuz eta egokituz. Japonia-EH konparaketa bat, garage talde bat, bertze bat “almadia-surf”arena edo habanera talde batena Manelen aintzin jotzeko; beti ere, errotutako materialarekin eta sobera expantukeririk gabe jostetan aritzeko borondate tinkoaz. Eta oraingo honetan Herrikojakoek lanarekin gatoz, bi genero biki, eskual mutxikoak eta katalandar kontrapasak, nahasten dituen tekno-aintzineko saioa.