Bat-bateko antzerki-match ikastaroa

otsaila
01
osteguna
00:05
2018
otsaila
28
asteazkena
23:55
2018

Egun bateko antzerki ikastaro trinko honetan bat-batekotasuna landuko da.

Bat-bateko antzerki-matcha antzerki bizia da, eta norbanako eta taldekako sorkuntzan oinarritzen da.

Bat-batekotasunarenaren teknika ulertu eta entrenatu eta gero, istorioak sor daitezke eta istorio horietan inprobisatzailea antzerki ekoizpeneko tresna da.

Horrela, marrazteko orri zuri bihurtzen da eskenatokia;  eta aktorea, bere istorio propioaren gidoilari, interprete eta zuzendari.

Asmoa euskaraz inprobisatzea eta gozatzea da, inprobisazioaren bitartez mintzamena eta euskara lantzea, baita jolasen bitartez bat-batekotasunaren arauak ezagutzea eta esperimentatzea ere.
Ikastaroa:

  • Martxoaren 10ean, larunbata.
  • 10:00-14:00 eta 17:00-21.00
  • Izen-ematea: otsailaren 1etik 28ra: hemen
  • Prezioa: 15 € (orokorra) – 10€ (langabetu eta gazteak)
  • Irakaslea: Jose Teran