Baso magikoa & Faustinarekin munduratuz

urtarrila
02
astelehena
11:00
2017

urtarrilak-2“Gabonetan jai, familia giroan euskaraz” proposamenak saio bikoitzarekin hasiko du bere 2. urtea. Zehazki, Eneko Etxebarrietaren bi ikuskizun egongo dira, “Baso Magikoa” 11:00etan eta “Faustinarekin Munduratuz” 12:00etan.

Baso Magikoa“:Txikientzako proposamen aberasgarria, bere beharrei  eta  mundua  ikusten  duten  ikuspuntuari  egokituta, errealitate berria eraikitzen lagunduko diena. Ikuskizunean Enekoren bidaiak eskainiko dira eta horien bitartez umeek hurbilak dituzten bizigarriez gain, gure planetaren aniztasunarekin harremana duten bizigarri unibertsalagoak ere jasoko dituzte.

Ikuskizuna 1-3 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.  Ateak 10:30ean irekiko dira.

Faustinarekin Munduratuz“:Ekimen artistiko, hezitzaile eta umoretsu honetan Enekok txirringaz munduari emandako bira (4  urte,  46.000  kilometro,  32  herrialde) aurkeztuko du. Enekok eta Faustinak  (bere   txirringak, txirrinaren   bidez   hitz   egiteko ahalmena duena) haurrak  telebista  utzi  eta  beraiekin  munduratu  daitezen gonbidatzen dituzte: mundua pedalei eragiten ezagutzeko.

Ikuskizuna 3-8 urte bitarteko umeei zuzendutakoa da. Ateak 11:45ean irekiko dira.

* Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte. Umeek gurasoak edo beste heldu batek lagunduta egon behar dute.

gabonetanjai2017_web