Banda uharteak: espezieen baso eta itsaso zabalaren artean

urria
20
osteguna
19:00
2016

Gasteiztarrak Arraun The World 2016 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa eta aurkezpen publikoak abian dira. Banda uharteetara (Indonesia), Marokora, Greziako errefuxiatuen kanpamenduen errealitatera eta Euskal Herriko txoko desberdinetara hurbiltzeko aukera paregabea!

Gaurkoan Aizkoa Madinabeitiak eta Ion Etxebarriak “Banda uharteak: espezieen baso eta itsaso zabalaren artean”  izeneko aurkezpena eskainiko dute, udan Indonesiako txoko horretan bizitakoak publikoarekin partekatzeko. Aurkezpena, GEU elkartearekin elkarlanean antolatua, Hala Bedi tabernan izango da.

Argazki erakusketa urriaren 5etik azaroaren 1era arte egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko bigarren solairuko klaustroan.

Aizkoa Madinabeitia eta Ion Etxebarria

“Banda uharteak: espezieen baso eta itsaso zabalaren artean”: Banda uharteak urruti daude. Euskal Herritik kilometro askotara, izen bereko itsaso zabalean galdurik, Papua uharte erraldoiaren hego-mendebaldean eta Timorren iparraldean. Australiatik oso gertu, alegia. Administratiboki Indonesiaren parte badira ere, ezer gutxi dute hartatik. Beste mundu bat aurkituko du bertara joaten denak, liluraz beteriko mundua. 6 irla nagusi bezain ñimiñok eta zenbait irla are txikiagok osatzen dute historiaz eta istorioz bustitako herri hau. Europarrek 1512. urtean “aurkitu” zituzten eta geroztik, janari bizigarrien merkatuarentzat garrantzitsuak izateaz gain, urpekaritzarako jarduerak burutzeko turismo gune dira.

ArraunTheWorld2016_URRIAHurrengo aurkezpen publikoak:

  • Urriak 25: “Turbantea buruan eta ibili munduan” (Maroko) –  Ibon Marcos & Diego GomezKoxka taberna (Salburua Bulebarra 3)Sarburu Kultur Elkartearekin elkarlanean.
  • Urriak 27: “Malkoak baino gaziago” – Jon Gil – Itziar Elkarteen Etxea (Zalburu plaza z/g). Gauekoaken ekimenez.

Aurkezpen guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

ZOZKETA: Erakusketa ikustera eta aurkezpen publikoetara doazenen artean Durango inguruko Garaiko Landetxean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia eta gosaria zozkatuko da (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo diren eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 2an izango da.