[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Ballerina [arratsaldeko 17:30ean] +3 urte / Eric Warin / 2016 / Frantzia / 86’ / Euskaraz

urtarrila
02
larunbata
17:30
2021
Ortuño

Gabonak familia giroan euskaraz gozatzeko Gabon zinema ekimena jarri dute martxan Oihaneder Euskararen Etxeak eta Montehermoso Kulturuneak elkarlanean.

2021eko urtarrilaren 2tik 5era bitartean 4 filma ikusteko aukera izango dute etxeko txiki eta gaztetxoek. Ballerina, Printze Txikia eta Lur eta Amets filmak 3 urtetik aurrerako umeei zuzenduta daude; 3 filma hauek euskaraz izango dira. Loving Vincent, berriz, 12 urtetik aurrerako gaztetxoei zuzenduta dago eta jatorrizko hizkuntzan, ingelesez, proiektatuko da, euskaraz azpititulatua.

Gonbidapenak abenduaren 14tik aurrera eskuratu beharko dira ohiko bideak erabilita.

Sinopsia: Felicia neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Parisko hiriburu magikoan.

Adin gomendatua: 3 urtetik aurrera

Gainerako emanaldiak

GONBIDAPENAK

  • GONBIDAPENAK AGORTUTA.

OHARRAK

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 15 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.

ANTOLATZAILEAK: Oihaneder Euskararen Etxea eta Montehermoso Kulturunea.