Autobiographikal

maiatza
24
asteazkena
19:30
2017

autobiographikal-argazkiaPoetak Maiatzean 2017 jaialdiaren barruan euskarazko lau ekitaldi hartuko ditu Oihanederrek. Autobiographikal ikuskizuna izango da azkena.

Bi lagunen artean sortutako poesia-antzerkitua, antzerki-poesiatua da Autobiographikal. Bi lagun horiek Eider Perez eta Ane Zubeldia dira. Autobiographikal ikuskizuna hainbat poema oihukatu, xuxurlatu edo ozenki errezitatzeko beharretik edo nahitik sortu zen Gasteizen. Orain June Jordan, Ingeborg Bachmmann, Eunice de Sousa, Sapho eta beste hainbaten hitzak Euskal Herriko txoko desberdinetara zabaltzea da asmoa.

Era honetan aurkezten dute egileek euren ikuskizuna: “Eszenatokia liburu dorrez beteta dago. Iluntasun apalean mikro-mundu literario bat. Lanpara baten argitan bi emakume aulki banatan jesarrita. Parean publiko interesgarri bat. (…) Liburuetako batzuk ezagunak, beste batzuk ez hain beste. Bi emakumeek ez dute elkar ezagutzen. Bada, hala ere, biak leku eta une berdinean elkartzen dituen aitzakia bat: poemak. (…) Bertan irakurtzen dutena beraien ahots propiotik ihes eginiko hitzak balira bezala errezitatzen dute. Autobiografia baten itxura du honek. Idazlearen isla irakurlearen ahotan. Lanpara baten argitan, aulki banatan jesarrita. Liburu dorrez beteriko mikro-mundu literario honekin hasiko gara. Adi poeton hitz eta esanahi bakoitzari, gaur zerbait berria ikasiko duzue.

poetak-maiatzeanPoetak Maiatzean – Poetas en Mayo urtero Gasteizen antolatzen den poesia jaialdia da.

Urtez urte bere eskaintza osatzen eta hobetzen doan jaialdi honek bosgarren edizioa izango du 2017 honetan.